2009/04/14

Fast food fenomenoa


Pizza-hut, Burger King, McDonalds...guztiok ezagutzen ditugun dendak dira. Egunero aberatsago eta indartsuago bihurtzen ari dira, azken bolada honetan milaka familia joaten direlako. Esan ohi da bertako janaria ez dela osasungarria. Hala eta guztiz ere, inurriak inurritegira joaten diren bezala joaten gara.


Begi bistakoa da, zabor-janaria merkeagoa dela. Bestalde, janari mota honek izugarrizko kalteak eragiten ditu osasunean. Hainbat mediku egiaztatu dutenez, kolesterola igotzen du. Ondorioz, gorputza ahuldu, baldartu eta nekatzea eragozten du.


Langile batzuentzat hobeaga da janari mota hori hartzea, azkarrago jaten omen delako eta hartu eta ermana ahal delako. Aldiz, han jateko aukera dago.


Dena den, hamburgesen gatz kantitatea oso altua da. Beraz, gibela alkoholiko batena bezala bihurtzen da, gure osasuna arriskuan jarriz.


Umeek diotenez, ordea, munduko janaririk hoberena da, beraiek ez baitdira konturatzen gure gorputari eragiten diguten kalteez.


Horretaz gain, izaera aldatzen dgu. Hots, eskuarki nekatzen gara, sexu grina gutxitu egiten da...


Nire ikuspuntutik, lotsagarria da gaur egungo egoera. Antza denez, pertsona batzuk gogoko dute "fast food"-a . Beraiekin bat ez nator, zabor janaria neurrian jan behar delako. Arrazoiak arrazoi, gure osasuna zaintzea beharrezkoa izan behar da. Izan ere, horrela jarraituz gero, litekeena ume gizen asko egotea izango da adituen iritziz.

1 comentario:

San Viator dijo...

Bat nator zurekin Olga!! Fast food delakoa gareztiago balitz, askoz ere ume osasuntsuagoak egongo lirateke!!