2008/12/24

2008/12/23

Emaitzak

Hona hemen inkestaren emaitzak:

Oparietatik, zein iruditzen zaizue hoberena Olentzerori eskatzeko?

1. Bizikleta erosoa --> % 0
2. Ordenagailu modernoa --> % 33
3 Arropa --> % 0
4. Bidai liluragarria --> % 66

Mila esker botoetatik eta ez ahaztu oraindik denbora daukazuela beste inkestan botatzeko, emaitzak berdindu egiten ari dira eta!

Bihar nire familiarekin Gabonak ospatzera joango naiz, hortaz ez dut gauzak bloggera igoko urtarrila ailegatu arte. Barkatu eragozpenak.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

2008/12/22

Zenbat min

Gabonak datozte!




Kaixo! Zer moduz? Ni hemen nago, argazkia igotzen eta telebistara begiratzen , ea loteria tokatzen zaigun. Oso zaila dirudi baina oraindik itxaropena dugu. Ez larritu, tokatzen bazait afari batera gonbidatzen zaituztet. Honako argazkian, denok ezagutzen dugunez, Olentzero agertzen da. Nola? Ez dakizula zer eskatuko diozun Olentzerori? Ea abesti honekin inspiratzen zaren:

Olentzero joan zaigu

mendira lanera

intentzioarekin ikatz egitera.

Aditu duanian,

Jesus jaio dala laisterka etorri da,

berri ematea.

Horra, horra,

gure Olentzero

pipa hortzetan dula eserita dago

kapoiak ere baitu arrautzatxuakin

bihar meriendatzeko botila arduakin.




Inauteriak




Oraingoan, gure lehenengo inauterietako argazkia igo dut. Oso txikiak izan arren, primeran pasatu genuen! Mozorro politak eta oso bitxiak zeuden: pitufoak, tomateak, dinosaurioak eta pailazo asko! Irakasleek antolatutako jolasak egin genituen eta klasea bukatzerakoan, txokolate bero-beroa edan genuen!

2008/2009 IKASTURTEA



Kaixo! Zer moduz? Igo dudan argazkian, nire klasea ageri da, irailean ateratako argazkian hain zuzen ere. Espero dut argazkia gustatzea (hainbat aldiz igo dudalako eta bakarrik ezabatu zaidalako).


Adi egon inkestei! Izan ere, astero berri bat ipiniko dut eta emaitzak astero ere esango ditut. Eman zure botoa!