2009/05/29

Olerkia - Loretxoa




Mendian larrartean


aurkitzen da loretxo bat.


Aurrean umetxo bat


loretxoari begira.




Loreak esan nahi dio


« Umetxo aska nazazu,


jaio naiz libre izateko


eta ez loturik egoteko. »




Umetxoak ikusirik


lorea ezin bizirik


arantzak kendu nahi dizkio


bizi berri bat eman.




Orduan izango baitdu


indarra eta kemena;


orduan emango baitu


ugari bere fruitua.

2009/05/14

Cádiz


Cádiz, con sus aguas limpias y cristalinas en las que se reflejan las luces en la oscura noche. Su cielo, amplio y de un azul intenso contiene pequeñas nubes imperfectas. Destacan las esbeltas torres y la cúpula de la catedral de la bella capital, Cádiz. Protegiendo la catedral, formando una larga muralla, las casas blancas como la espuma adornan Cádiz. Las farolas, dispersas por la capital como las estrellas, intentan poner final a la noche. El acantilado, fuerte y satisfecho mantiene tranquilas las olas de la costa. Cádiz, la fuente del turismo abarca muchos coches que se dirigen a diferentes direcciones como las hormigas en su hormiguero.

2009/05/07

Eguneroko maitea



2009/04/25


Eguneroko maitea:


Gaur goizean, gosaldu eta gero, saskibaloi partidu bat jokatzera joan naiz "Presentación de María"-ren aurka. Benetan, amorrua eman dit partiduak, 4 puntuen aldearengatik galdu dugulako. Egia esanda, ligan oso ondo gaude (lehenengo edo bigarrenak) baina partidua barkaezina izan da! Ondoren, Amaiarekin egon naiz hitz egiten eta Ania telefonoz deitu gaitu Torreviejan zegoelako. Beraiekin hitz egitean asko poztu gara.


Arratsaldean berriz, lagunekin dendak begiratzen egon gara, nik bikini eta saskibaloiko zapatila batzuk behar ditudalako. Bueno.. behar behar.. ez! Baina batzuk ikusi ditut eta asko gustatu zaizkit! Amak ez dakit zer pentsatuko duen..99.99 € balio zutelako.. baina konbentzitzen saiatuko naiz! Bihar arte!




2009/04/26




Hemen nago berriz!


Gaurko eguna oso motza egin zait, nire herrian, Tormantos-en hain zuzen ere, asko dibertitzen naizelako lagunekin. Lehenik eta behin, bizikleta hartu dut eta bide arraro batetik joaten ari nintzen heinean, eltxo batzuk nire berokian ipini dira. A ze nolako nazka! Beldurturik azkarrago joan naiz, eltxo madarikatu horiek nire berokitik erortzeko asmoz. Zoritxarrez, eskuarekin kendu behar izan ditut.


Arratsaldean, patinatzera joan naiz Allenderekin eta izugarri poztu naiz, hobetu dudalako. Izan ere, oraindik ez dakit ondo patinatzen. Musu pila!




2009/04/27


Eguneroko maitea:


Izugarrizko desilusioa hartu dut nire tamainoko saskibaloiko zapatilak ez zeudean jakitean. Horrela da bizitza!


Arratsaldean, lagunekin egon naiz eta Krunch-ean afaldu dugu. Oso ondo pasatu dugu denak elkarrekin!




2009/04/28


Eguneroko maitea:


Armentiara joaten izugarri nekatu naiz, ordu batez ibili gara eta! Atsedentxo batzuk hartu dugu parke batean. Hasieran, lotsa sentitu dut, parke batean geundelako. Bazkaldu ondoren, aspertu naiz pixka bat. Eguzkia indarrez jotzen zuen eta logura neukan! Baina egia esanda, jan dudan izozkia primeran zegoen!


Musu bat!




2009/04/29


Kaixo egunerokoa:


A ze nazka! Gaur ingelesera joan naiz, gogorik gabe, noski. Oso luze eta aspergarra egin zait oporretan geundelako!


Ondoren, marrazketara joan naiz. Zaldi bat marrazten ari naiz. Itzalak sartzea oso zaila iruditu zait..marrazkia bukatzeko gogo handia dut..amorrua ematen didalako!!




2009/05/01


Eguneroko maitea:


Goizeko bederatzitan esnatu naiz! Kriston logura dut orain! Herrira joan naiz eta hantxe nire lagun minekin elkartu naiz: Ane, Miren eta Allende. "Crepúsculo" filma nazkagarria ikusi dugu ..ez zait batere gustatzen! Zergatik gustatzen zaio jendeari? Ez dut uletrzen.. Gabon eguneroko maitea!




2009/05/02


Oporrak bukatzen ari dira! Ez! Astelehenean oso gogo-
rra egingo zait eskolara joatea. Izan ere, 7:30-an esnatu behar gara!


Herriko parkean egon gara gaur baseball-ean jokatzen. Ni piska bat penagarria nintzen! Baina oraindik ikasten ari naiz.


Gauean, Anek mikrofono bat oparitu dit! Oso pozik nago, berarekin ordenagailuz hitz egingo dudalako!




Olga López Fajardo