2009/02/18

Orio 2009

Pasa den astean, 2.B-ko ikasleak Oriora joan ginen Euskara hobetzeko helburuaekin.
Nahiz eta, bidaian arazotxo batzuk eduki autobusarekin, oso ondo pasatu genuen. Lehenik eta behin, arauak azaldu zizkiguten eta ezagutza jolas batzuk egin genituen begiraleekin batera.
Irteera batzuk egin genituen ere: Orio, Pagoeta, Burdinola eta Zarautzera. Horri esker, errota bat nola funtzionatzen duen ikusi genuen. Janaria ona zegoen, beste barnetegi batzuetan ez bezala. Begiraleak jatorrak ziren eta hainbat joku antolatu zituzten, hala nola: zaldia eta zalduna.
Gauero, ordea, gaubelak prestatzen genituen Elirekin batera. Hau da, txantxa jolasak egiten eta abesten genuen.
Ostiralean, karaokea egin genuen taldeka. Ahotsik gabe gelditu arren, gustura errepikatuko genuke!!
Hemen klikatzerakoan Orioko argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

1 comentario:

San Viator dijo...

Bikain Olga, lortu duzu! Orain sartu zure Orioko idazlana. Esaldi horren aurrean egongo zen hoberen!