2009/01/22

Kultur astea



Ipar Poloa, 2090-ko urtarrilak 20.



Egunon irakurle trebea:



2090. urtean gaude, Ipar Poloan, hiltzeko zorian. Ez dakit zergatik idazten dudan eskutitza, munduaren bukaera gerturatzen ari da eta. Hori pentsatu arren, oraindik itxaropena dut (munduaren biztanleriaren artean urria dena).



Lehenik eta behin, 2073. urtean guk (nire familia) aukeratuak izan ginen, dirutza galanta ordaindu ondoren. Ipar Polora bizitzera joateko aukeratuak izan ginen, hain zuzen. Baina dirurik ez zeukana Italian gelditu zen eta han segur aski hil egingo zen beroaren ondorioz. Nire aitonak kontatzen zidanez, lehen ura edaten zuten eta dutxatzeko erabiltzen zuten besteak beste. Izan ere, gaur egun debekatuta, GUZTIZ DEBEKATUTA dugu ura edatea eta pirula batzuen bidez elikatzen gara. Ez gara dutxatzen, krema bati esker gure gorputza garbiagoa dirudi. Hortaz, gaixotasun asko sortu dira gure garbiketa dela eta. Horregatik, nire emakumea hil zen eta berarekin batera gure alabak, minbiziz jota. Gaur egun, atmosfera apurtuta dago eta egunak bero-beroak eta nekagarriak dira.



Italian geundenean auto elektrikoak erabiltzen genituen, antzinaroan “tranbia” zuten izena, aitonak zioenez. Zoritxarrez, hemen, Ipar Poloan dena itsasoa da eta ezin ditugu erabili. Egia esanda, jakin izango banu hemengo egoera Italian geldituko nintzateke. Izan ere, nahiago dut nire familiarekin hiltzea, bakardadean baino (nahiz eta basamortu batean hil).

Animaliak desagertu egiten ari dira eta landareak ere. Beraz, gizakiak ere, hor gaude desagertzeko zorian. Oso LARRIA da gure egoera, egunero berrogei pertsona hiltzen dira eta! Bakardadean nago eta horren ondorioz, munduari agur esateko une egokia dela uste dut.



Besarkada handi bat,

1 comentario:

San Viator dijo...

Bikain Olga!!!
Oso ondo daramazu blog-a, segi horrela!!